post-testaren EMAITZAK

Aurretiaz azaldutako inkesten gogoeta egingo dugu orain. 121 erantzun lortu ditugu. Arrakasta handia izan duela ikus dezakegu. 100 erantzun dohain emoten dizkigute, hortik aurrera ordaindu beharra daukagu. Hone ondorioz edukitako lehenengo 100 inkesten erantzunak izango ditugu kontuan bakarrik.

%33a gizonen erantzunak izan dira, eta %67a emakumeak. Ez diogu garrantzi askorik emango datu honi, baliteke bi neskak izatean, gure lagunene artean emakume gehiago izatea eta boluntario izatera prestatuago egotea.

Ia %60ak egunero 0 eta 2 ordu bitartean ikusten du telebista. Bi eta lau ordu bitartean ikusten duen kopurua %23a da. Ez duena ikusten %12 (gure xede-taldea gazteak izanda, nire ustez emaitza honetan Interneten erabilpena garrantzia duela, nolabait desplazatua geratu da telebista, hemen berdina ikusi dezakegulako eta askoz gehiago, eta nahi dugun momentuan). Eta %6ak dio lau ordu baino gehiago ikusten duela telebista, asko ezta?

Gehiengoei azpergarria iruditzen zaie publizitatea, eta zapping-a egiten dute. Ez dute uste interesgarria denik; ezta errealista eta interesgarria denik.

Ea iragakirik gogoratzen duten galdetzerakoan, 27k mixten iragarkiak gogoratzen dituztela diote. Eta hori jakin gabe oraindik inkesta mixtaren inguruan dela. Hori zer esan nahi du? Momentuz gogoratzen dutela, eta hasteko eraginkorra izan dela esan dezakegu datu honi begiratuz gero. Eta garagarodoen inguruko iragarkirik ikusi duten azken aldian, askok ere mixta aipatu du.

Inkestatuari orotizeko laguntza gehiago emanez, garagardo marka batzuk eman eta zein ikusi duten telebistan galdetzen diegu. Hauen artean gehien ikusitakoen artean Heineken, Voll Damm, Mahou eta San Miguel daude. Porportzio beran bat gai honi buruz bat ere ez ikusi ez dutenak daude ere. Eta era berean, beste garagargo bati buruzkoa ikusi dutenak. Ara non sorpresa!! Garagardo desberdinene artean gehien jarritakoa MIXTA. Zer esaten digu datu honek? Ez dutela Mahorekin lotzen askok (%62ak alegia), marka independientea dela uste baitute.

Mixtaren kanpainari buruz galdetzerako orduan, %32ak dio ez duela bat ere ez ikusi, eta beste datu guztiak gutxi gora behera berdinak dira. Inkestako erantzunak ea fidagarriak diren jakiteko, inkestatuak ez dakitenez asko kanpainari buruz, lau iragarki daudela esan diegu, bat asmatuz (Ciegox). Inkestek errore txikia dutela aipatu beharra dago, 3k gezurrezko iragarki hori ikusi dutela esan baitute.

Gustuz normalak eta gorantzko iritzia eman dute iragarkien inguruan.

Produktua ezaugarri batzuekin lotuz gero, hauek dira emandako emaitzak:



Gehiengoak gazteen inguruko ezaugarrari positiboak direla esan dezakegu: humorea, jaia, uda, gaztearia. Eta ez negua, seriotasunarekin...

Erantzun gehienak 18 eta 25 urte bitarteko pertsonak izan dira. Ondo, justo nahi genuena.

Erantzun guzti hauen kontuan izanda, kanpaina eraginkorra izan dela esan dezakegu. Gazteei zuzendutako iragarkiak, beraikein lotzen dute produktua. Gogoratzen dute ia gehiengoa. Eta hori bakarrik ez, dibertigarria dela uste dute. Hau da, produktua zerbait dibertigarria eta humoretsuarekin lotzen dute, berataz gogoratzean, ezaugarri onetan pentsatzen dute.