PUBLIZITATE SEXISTARI BEGIRA

Hurrengo ariketan egin beharrekoa 15 iragarki ikustea eta publizitate sexista den ala ez aipatzea. Eta horrela den antzemateko Emakundek ematen dituen jarraibideak erabiliko ditut, eta sexismoa ez denean diodanean, jarraibide hauek erabili ditudalako eta betetzen dituelako izango da.

  • Emakumeen aukerak eta espazioak mugatzen dituzten iragarkiak.
  • Emakumeak gizonezkoen menpeko erakusten duten iragarkiak.
  • Etxeko lanak emakumeen lan exklusibotzat agertzen dituzten iragarkiak.
  • Etxeko lanak parodiatzen dituzten iragarkiak.
  • Gorputza edo gorputzaren atalak saltzen den produktuarekin konparatzen dituzten iragarkiak inolako harremanik izan gabe.
  • Adituen ahots bakarra gizon batena denean.
  • Emakumeen edertasuna aitzakirik gabe handiesten den iragarkietan.
  • Bi sexuei erreferentzia egiteko genero maskulinoa bakarrik erabiltzen duten iragarkiak.

Iragarkiak anuncios.com etik hartu ditut. Azkenaldiak telebistan ikusi ditzakegun iragarkiak dira. Jarraian iragarki hauek aztertuko ditut Emanduken jarraibideak erabiliz.


1.-HAGGEN-DAZS Spot - 'Vanilla'

Izozki marka honek egindako iragarkian, aipagatu beharra dago, ez dela emakume bat ere ez agertzen. Emakunde emakumetan gizonen berdintasuna bultzatzen du. Bi pundu edukiko nituen kontuan. Alde batetik, adituen ahots bakarra gizona batena dela; eta beste aldetik, bi sexuei erreferentzia egiteko genero markulinoa bakarrik erabiltzen duen iragarkia dela, izozkia nola egiten duten azaltzeko, bakarrik genero maskulinoa erabiltzen dute.

àhttp://www.anuncios.com/television/nuevos-anuncios/1048637012501/haagen-dazs.1.html

2.- BARCELÓ HOTELES Spot - "SuperSummer Azul"

Iragarki hau ikusita, ez dela publizitate sexista esan dezakegu. Irudi zentraltzat gizon batenarena da. Baina, ez dago generoen arteko desberdintasunik, emakumearen irudia ere ateratzen baita, eta bere ahotsa ere (kantua) entzuten baita.

à http://www.youtube.com/watch?v=XmsVy31rWBo

3.- DULUX Spot - 'Dulux Walls'

Guztion arteko lana proposatzen da spot honetan. Denak denen artean lan eginez nahi duguna lortu dezakegula. Emakumean, gizonak, zaharrak, gazteak, umeak… ez dago sexismoa inondik ere ez.

àhttp://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048598012501/dulux.1.html

4.- 11822 Spot - “Niña”

Honetan ere ez, ez dago genero sexismorik. Emakume batek produktu hau erabiltzean nolako onurak izan dituen kontatzen du.

àhttp://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048595012501/11822.1.html

5.- MTV Spot - 'Shto, Chobi y Spooky'

Iragarki honen protagonistak bi gizon gazte dira. Bertan emakumerik ez bada agertzen ere, ez nuke sexista denik. Bi gazte hauek telebista aurrean daude futbol partidu bat ikusten. Futbol-saleen artean emakumeak badaude ere, gehiengoa gizonak dira. Honen ondorioz uste dut talde hau adierazteko argiagoa dela gizonen irudia. Hala ere, taldea handiagoa izanez gero, emakumea agertu beharko liratekela bai uste dut

àhttp://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048599012501/mtv.1.html

6.- NBA Spot - 'Unity'

Oso originala iruditu zait iragarki hau. Gendearen komentarioen bitartez abesti bat sortzea. Aurreko bostak bezala, ez dut uste sexita denik; nire uste zeta Emakundeek ematen dituen jarraibideekin.

àhttp://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048569012501/nba.1.html

7.- AMBAR Spot - 'No son unas botellas cualquiera'

Iragarki honetan ere futbolari erreferentzia egiten zaio, eta kasu honetan gizon bakarrarengatik errepresentatua dago. Iragarkiaren produktua botila bat da, eta honen “ezaugarriak goraipatzen” ditu (botilarenak baino, pertsonaiarenak). Honetan ere ez dago sexismo arraztorik.

àhttp://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048567012501/ambar.1.html

8.- TURISMO A LA RIOJA Spot – “Paisaje”

Iragarki oso ona iruditzen zait, mezu ona, ondo transmititua… eta sexismorik ez, inolaz ere ez.

àhttp://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048526012501/turismo-rioja.1.html

9.- NIKE Spot - 'Write the future'

Berriz ere fubtola erabiltzen da publizitatean. Kasu honetan futbol-saleen irudia agertu beharrean, futbolarien irudia agertzen da zuzenean. Markak nahi duena da, bere irudia futbolari oso onekin lotzea, ondo eginda dagoen lanarekin. Ez dago sexismorik ere iragarki honetan, baina, emakumeen irudia agertzea ondo egongo litzatekeela uste dut, bakarrik gizonezkoak diren kirolariei egiten baitie erreferetzia, eta emakume kirolariak daude ere, bere arloan oso onak direnak. Hala ere, esan dugun bezala, Emakunderen jarraibideak hartuz, esan dezakegu iragarki hau ez dela sexista.

àhttp://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048532012501/nike.1.html

10.- MULTIOPTICAS Spot - “El logomundo que estabas esperando”

Talde asko agertzen dira bertan, emakumeak, gizonak, langileak, modeloak, gazteak, helduak, zaharrak, umeak, dantzariak, kirolariak… (bitxikeri bezala komentatzea denak oso ederrak direla). Honen ondorioz diogu ez dagoela hontan ere sexismo arraztorik.

àhttp://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048591012501/multiopticas.1.html

11.- EL SER CREATIVO Spot - “21 minutos”

Hasiera batean ez da emakumerik agertzen, hala ere, bigarrenean, emakumeak eta gizonak agertzen dira, igualak bezala. Hau da, berdintasuna agertzen da iragarki honetan. Horregatik honetan ere diogu, iragarki ez dela sexista.

àhttp://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048443012501/creativo.1.html

12.- FIAT Spot - 'Brainstorming'

Ez da sexista. Ez da emakumearen eta gizonaren irudirik agertzen, ondorioz ez da bien arteko berdintasunaren aurka egiten. Sexuaren erabilera dago, baina kasu honetan (sexua erabili eta sexista ez izan oso kasu gutxitan ikusten da) ez du beste gehienetan bezala emakumearen gorputza erabiltzen.

àhttp://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048493012501/fiat.1.html

13.- EL CORTE INGLES Spot - Summertime”

Emakumeak agertzen dira bakarrik, emakume gazte eta pompoxak; erropa saltzen. Hala ere uste dut jarraibideak jarraituz, ez sela sexista. Arropa saltzeko emakumeen gorputza erabiltzen du, baina muga pasa gabe.

àhttp://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048529012501/corte-ingles.1.html

14.- CEPSA Spot - “Este país está loco por la Roja”

Espainiako selekzioaren iragarki bat da, laugarrenez futbolarekin zerikusia duen iragarkia. Herritxo bateko biztanleak agertzen dira: itsuia, polita, gaztea, zaharra, dendaria, jubilatua… Esan dezakegu argi eta garbi sexismoa ez dela inondik ere ez ikusten.

àhttp://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048408012501/cepsa.1.html

15.- GALLO Spot - “Gourmet”

Baliteke iruditzea iragarki hau sexista dela Emakunderen jarraibideak erabilita. Baliteke pentsatzea iragarki hontan etxeko lanak emakumearenak bakarrik direla dioela. Baina ez dut uste sexista denik. Ez du emakumearen gorputza ezertarako erabiltzen, ez da emakumea gizonaren menpe agertzen, ezta etxeko lanak parodiatzen… emakume baten irudia (ezaguna) erabili dute, ez dago besterik. Eta gaitera, “Gallo”k egindako beste iragarki batzuk ikusi ondoren esan dezaket beste mezuetan ere ez dala sexismorik agertzen.

àhttp://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048531012501/gallo.1.html

Aztertutako 15 iragarki hauetatik bakarrik lehengoa da sexista jarraibideak erabilita. Hala ere aipatu beharra daukat, ez dela ondorio hau guztiei extrapolatu behar, iragarki sexista asko ere existitzen direlako, baina kasu honetan wrb-orrialde honetatik lehenego 15etik bakarrik bat aurkitu dugu.