publizitatea: entretenimendua edo salmenta tresna?


Testu honek dioenez, espainiako %90ak uste du publizitatea kopurua handia dela. Baina era berean Alberto Sainz Galik dio biztanle hauek ez dutela saturazioa dagoenik publizitateari dagokionez.

Ez nago bat esaten duenarik, baliteke erratua egotea, baina nik behintzat ez dut horrela ikusten; eta nire inguruan ez dut bera ikusten. Beharbada kontuan eduki behar da Testua 2003.urteko dela, eta honen ondorioz datuak ere 2003.urtekoak direla. Baliteke desfasatuak eta zaharkituak egotea gaur egun. Seguruenik egun datuak desberdinak izango liratekeela.

Nire iritziz, gaur egun bizi dugun publizitatearen saturazioaren ondorioz, erangikortasuna murriztuz doa denbora pasa ahala. Publizitatearen inpaktuei eginal gaude jada, gure amak logela txukun dezan esaten digan moduan: bai amaaa!! Eta gero gogoratu ere ez zer esan digun. Edota telebistako Los Simpson marrazki bizidunetan, Marge etxetik doanean eta Homer-eri esaten dionean zer egin behar duen. Ondoren zer gertatzen da? Berehala ahastuta. Ezaugarri honek dio, ez dela eraginkorra. Hala ere ez da beti horrela gertatzen, eta horretarako, zerbait adierazgarri eta desberdina izan behar du. Adibidez aurretik MIXTA iragarkiei buruz hitz egin dugu. Desberdinak dira, ez dute produktuaren ezaugarririk aipatzen, ez dute produktuaren ezer ere ez azaltzen eta saltzen. Mezu dibertigarri eta umoretsu bat jartzen dute. Ondoren, iragarkiaren amaneran bere produktuaren izena eta produktua bera jartzen dute.


Mezu bat eta produktua lotzen dute, bata bestearekin zerikusik ez duena alegia.

Iragarki nabarmenak egin beharra dago askotan, ikuslearengan heltzeko. Honek eraginak ditu mezuan, nola ez. Mixtaren adibidea garbia izan da hau ulertzeko. Gaur egun mezu bat bidaltzen da, eta ondorez produktuarekin lotzen da. Eta gehienetan, mezu hori ez du zerikusirik produktuarekin. Edota mezuak idazleak esan bezala kontakisunak bihurtzen dira. Publizitatea aldatuz doa gai hori dagokionez. DEIGARRIAgoa bihurtzen ari da publizitatea. Hainbeste saturazioren ondorioz, besteengatik nabartzeko nahian, deigarritasuna bilatzen dute iragarle eta agentziek. Iragarkiaren mezua aldatu da dagoeneko. Salmentan dago helburua eta ez entretenimendua. Entretenimendua salmenta areagotzeko tresna baino ez da.

Idazleak dio, publizitateak gehiago entretenitzen du saldu baino. Egia da oraingo publizitatea iraganekoa baino entretenigarriagoa dela. Aldaketa hau publizitate kopurua handiaren ondorioz eman da. Aurretiaz esan dugun bezala, desberdintze ezaugarri horren bila dabiltza, eta ikuslearen arreta lortu nahiean.

Ez dut uste planteatu diguten moduan galderan, idea honek zalantzan jartzen duen publizitate jardunean sormenari ematen zaion garrantzia. Oraingo eraginkortasuna ez da iraganeko kopuru berdinekoa. Baina ezinezkoa da.

Gaur egun dugun saturazio ez da lehen genuena. Egun dugun publizitate kopurua ez da lehen zegoena. Honen ondorioz, ergankortasuna behera egin badu, ezin dugu pentsa gauzak oso oker egiten dutelako dela. Baliteke puntu bat izatea, baina nire ustez eraginkortasun horren jaiskeraren arrazoi nagusia, esan bezela, publizitate kopuruaren handitxean datza.

Legedia ez betetzearen arrazoiak oso garbiak daude, testu berean azalarazi ditu Alberto Sanz-ek. Komunikazio medioari ez zaio importa isun bat ordaintzea. Puntu hortara ailegatzeko eduki dituen irabaziak handiagoak izando baitira. Hau da, ordaindu beharreko isuna, iragarkiak jartzearen ondorioz lortutako irabaziak baino aaaaskoz txikiagoa izando da.


Azkenik, Alberto Sanz Gali-k eginiko aipamen bati erreparatu beharra daukat, nire atentsio deitu baitu:

“con tanto programa del corazón y tanta telebasura, muchos de los spots publicitarios son en producción, realización y entretenimiento, infinitamente mejores que cualquiera de los programas que actualmente hay en las parrillas”

Barregura ematen dit esaldi hau irakurrita. Egi biribila dio idazleak. Bakarrik puntu bat gehitu beharra daukat. Egia badio ere, gaurko publizitateak produkzio, erlazio, entretenimendu eta askoz hobeagoak direla ere, momentu hontan telebistan ematen diren telesail-telebasurak baino; programa horiek egiteko, eta “famatu” horien istorio hain “interesgarriak” sortzeko ere, irudimen ikaragarria eduki behar da.