Facebook-en perfil faltsua!!!!!

Klasean esperimentu bat aurrera eraman dugu. Facebook-en profil faltsu bat egin behar izan dugu. “Profil faltsua”rekin zera esan nahi dugu: izena, datuak eta argazkia, nirekin ez dute zerikusirik. Benetako email helbide bat behar denez, email berri bat sortu dut. Erakargarriagoa izateko, neska polit abten argazkia jarri dut. Eta are erakargarriagoa izateko, zergaitik ez, emaila izen bat+69 jarri dut, lagunak egiteko orduan, tentagarria izan dadin. Ikerketa egin ondorengo hausnarketan ikusiko dugu emaitza zein izan den. Ahal ditugun lagun gehiago edukitzea da helburua.

Aste bete itxaron ondoren, emaitzak batzen hasi gara. Lehendabizi bildu ditugun lagun kopurua: 51. Helburua 100 biltzea zen. Seguru nago pare bat aste pasata lortuko nituzkeela. Nola ez, gehiengoa gizonak dira. Orrialdean eskumaldean lagun egiteko baliabide bat agertzen da. Bertan klikatu eta gonbidapen asko bialduta, ailegatu naizen lekura ailegatu naiz. Lagun berreen lagunei ere bidali diet gonbidapena. Nire perfila, Bartzelonako neska, bertako unibertsitatekoa, “Escuela Superior de Relaciones Publicas”eko ikaslea. Honen ondorioz bertako ikasleak bilatu ditut eta haiei ere gonbidapena bidali diet.

Esperimentuaren nondik norakoaz hitz egiteko garaia da. Ikerketa honek lehendik nituen zenbait ideia baieztatu ditu. Honelako sare-sozialetan parte hartzean, askok eta askok gonbidapenari baietza ematen diote, pertsona ezagutu gabe, nor jakin gabe. Eta egiaztatu duen beste ideia bat, argazkiarengatik eta jakin daitezkeen datuengatik asko eragin daitekeela. Guztiongatik dakigun gauza bat da, jende askok era honetako orrialdeetan ez dituela bere benetako datuak ematen. Messengerrarekin asko pasa izan zen bere garaian. Ezezagun batekin hitz egiten zebiltzanean, eta zure argazki bat eskatzen zuenean, beste pertsona batena bidaltzea.

Baina sare-sozioal hauetan, zaiagoa da, argazki pila izaten baititu jendeak. Baina nire kasuan, bakarra jarri izan badut ere, erakarri ahal izan dut.

Kontrajarriz, bi pertsonak gonbidapenari baietza eman ostean eta mezu bidez galdegu ostean ea ezagunak bagina, eta ezetza emotean, barkamena eskatuz bere profiletik kendu naute. Esan beharrekoa da, baina konparazioa egin behar izatekotan, asko dira baietzari eman diotenak eta besterik gabe bere profilean “laguna” bailitza itzi didatenak.

Ea zalantza etikoak sortzen dizkidan? Egia esan, ez asko. Badakigu gerta litekeela eta gertatzen dela. Nahi duenak ezezagun baten gonbidapenari baietza ematea, besteei bos ajola, niri bost ajola. Bizitza errealean ez da horrela gertatzen. Ez du ezer lortzen ezta irabazten honelako jokabideekin.

Oso posible ikusten dut sare sozialetan bakarrik oinarritutako marketing kanpainarik aurrera eramatea, medio nagusiak (telebista, idatzizko medioak…) albo batera utziz. Nire ikerketan egin dudan bezela, profil berri eta gezur bat sortuz eta lagunak eginez. Adibidez, nire tarjeta Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleak izando balira, beraien lagun bihurtuko nintzen, eta ondoren mehetxu, persuasioa erabili. Baina ariketa hau ez dut etikoa ikusten, ez nukeen honelako ekintzan partehartzaile izando, eta espero dut honelako ekintzen parte ez izatea. Nire txantxak ez dio inori kalterik egin, ez da inora heldu. Baina honelako praktikarik aurrera eraman ezean, oso gaizki dagoela esango nuen.

Sare-sozial hauetan publizitatea dagoela bai, egia da, eta taldean daudela, ekintzak… persuaditzeko, bai. Baina gezurretan dabilen pertsonarik persuaditzeko nahiarekin? Espero ezetz.

Marketing birala adibidez, baliabide honen bitartez aurrera eraman daiteke, eta horrela egin da askotan. Baina ez engainu askoz txikiagoa izan litzateke.