sare-sozioalak....gogoetaren beharra

Sare-sozialak… egungo gazteek sare-sozialen beharra dute (dugu alegia, baina hirugarren pertsonan idaztea gogoeta errazagoa zait. Zuen baimenarekin ala bada, hirugarren pertsonan idatziko dut, baina askotan edo gehienetan, onera edo txarrera baada ere, ni zakuan sartunda). Besteekin kontaktuan egoteko beharra daukate gaur egun, momentuz momentuz bizi duten esperientziak, bikoteak, bidaiak, jaiak… besteei aurkeztearen beharra.

Nik Tuenti eta Facebook-en ditut perfilak, baina bi arrazoi oso desberdinengatik.

Lehenengoa ez dut ezta gogoratzen noiz egin nuen, momentu bat… 2007ko azaroan, 25ean konkretuki… uff, denbora asko, argazki asko, laguna sko… Lagun, gogoeta hontan hitz egin beharreko beste puntu bat, lagunak. Zenbat “lagun” ditugu tuentian, lehendik ezagunak, edota honi esker eginak. Kuriosoa da, zenbatetan tuentiko “lagun” batekin berba egin dugu eta gero kaletik gurutzatu eta ezta ia agurtu bez, jajajaj. Hau bai ez dudala nigatik esaten, ez dudalako problemarik jendearekin berba egiteko, baina honelako kasuak ezagutzan ditut!

Badago ere jende multzo bat (handia nire ustez) tuentiarentzat bizi dela. Bai bai, ondo irakurri duzue, tuentiARENTZAT bizi dela. Arratsalde oso bat argazkiak aterras pastasen duena, ondoren gustukoenak bertan igotzeko. Edo bidai baten ere, argazkiak atera eta atera, ondoren bertan igotzeko.


Facebook edukitzearen arrazoia bestelakoa da. Pasaden udan, Ciudad Real-enauzolandegi baten izana nago. Internazionala zen, hau da, herrialde askotako jendea zegoen bertan lan egiten: Espaina, Frantzia, Britaina Handia, Alemania, Bulgaria, Turkia eta Polonia. Bertan tuentia ez da erabiltzen, Factbook-a baino. Askoz internazionalagoa da Factbook-a. Honen ondorioz, beraiekin kontaktuan mantendu nahiean, sare-sozial honetara apuntatu nintzen. Orain askoz lagun gehiago ditut, baina gehiengoa tuentian ditudanak dira. Hala ere ez dut asko erabiltzen, ez baita nire gustukoa.

Uste dut moda bat baino ez dire sare-sozial hauek. Orain urte batzuk messengerra izan zen moduan. Bestelako gauza bat imaginatzen dut nik gerokoan. Bideo bitartez askoz hitz egin dezaken lekua edo… auskalo.

Orainarte ez naiz marketing-plan baten bornean ikusi neure burua. Izan daiteke orain arte ez dudalako jakin barnean egon naizela ezta? Abantail asko ikusten ditut publizitate mundutik ikusita sare-sozial hauen erabiltpena. Baina ondo erabiltzea beharrezkoa da. Aurreneko gogoetan esan dudan bezela, publizitatea ez dago oraindik internera moldatuta, beste komunikazio medioek erabilitakoa erabiltzen baitute. Baliteke apurka apurka moldatuz doazela. Baina asko esplota daiteke oraindik. Mugak ere badigu, Nola ez. Sare-sozial hauen gehiengoa gazteak dira, honen ondorioz target-a dagoeneko murriztua dago. Beste desabantail bat moda baino ez dela da. Bertara moldatzen direnerako, moda pasata egongo da, eta beste gauzaren bat egongo da martxan. Ale, beste gauza batera moldatu beharra orduan.